Juan Garzia Garmendia

Juan Garzia Garmendia

Nacionalidad: Española



Traductor


JUAN GARZIA
1955ean jaio zen Legazpin, baina ume zela joan zen familiarekin Irunera bizitzera. Donostia eta Bartzelonan Filologia Hispanikoko ikasketak amaitu zuenetik, mugako herria du bizileku idazle eta itzultzaileak. HAEE/IVAPen irakasle urte luzez jardun ondoren, EHUko Euskara Institutuan dihardu azken urteotan, bertatik zuzentzen du Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma, zientzia-dibulgazioko lanen itzulpenak biltzen dituen saila.

Idazten eta itzultzen, bietan bateratsu hasi bide zen Juan Garzia, argitaratzeko asmorik batere gabe. Ondoren, testuak ingurukoei irakurtzera emanda haiek bultzatuta ekin zion testuak argitaratzeari. Literaturaren inguruko lehenengo idatziak (artikuluak nahiz bertsoak) Irungo euskara batzordeak argitaratutako Plazara aldizkarian eman zituen. Lehenengo literatur saria, Arabako Foru Aldundiak antolatutako Ignacio Aldekoa ipuin saria, Pernixio ipuinarekin eskuratu zuen, 1987ko edizioan. Nobela labur edo narrazio luzetzat har litekeen kontakizun hori urte berean argitaratu zuen lehenengo ipuin-bilduman jaso zuen Garziak, Akaso (Erein, 1987) izenekoan. Halaber, 1996an ipuina solte argitaratu zen Ereinek testu laburrak argitaratzeko abian jarritako Milabidai bilduman.